XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakasleak ozenki eta patxadaz irakurriko du Peruren bisigua.

(Ikus ZIPRISTIN liburuan 9. orrialdea).

2. Ulermena

- Gustatu zaizue gertaera xelebre hau?.

- Zein pertsonaia azaltzen dira?.

- Gertaera honetan zein da bihurriena? Zergatik?.

- Eta gizona, Peru, nolakoa da? Zergatik?.

- Nork jan zuen lehenengo bisigua?.

- Errekan izaten al da bisigurik?.

- Badakizu zein arrain bizitzen diren erreketan?.

- Nori kendu zion bigarren bisigua Peruk?.

- Eta zer egin zuen gero?.

3. Ahozko birkontaketa

Berriro ahoz landuko dugu ipuina.

Gure erara Peru eta Joxeparen gertaerak birkontatzen ahaleginduko gara.

Beti bezala gauzarik garrantzitsuenak, pertsonaia nagusienak eta ipuinaren haria kontutan hartuko ditugu.

Gogoan izan denen partizipazioa, irakaslearen laguntza...

Hemen zenbait esamolde aztertuko ditugu orain: - arrane halakoa: gaizto halakoa, maltzur halakoa, alproja halakoa....

- mendi-lanak: mendiko lanak; izan daitezke egurra moztea, oteak garbitzea, belarra edo garoa moztea etabar.